XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldun argi eta buru onekoa, bertsutan halaber, arrazoinka ezin garaitua baina mihi onekoa.

Irulegi-Agerrean egon zen mutil gazte bat bertsularitzako dohaina zuena: Larramendy, Eiheralarre-Gohanetx izanen dena.

Diote bigak aritzen zirela gogotik bertsutan arratsetan.

Irakasle ona, ikaslea ere bai, bertsulari ederra atera zen bigarren hau, herriko besta, tobera-mustra eta denetara ainitz galdatua.

Nork ez du ezagutzen, hamar bertsutan, Larramendiren Ordenua, bere bertsularitzako kezka eta kontseiluekin: .

Berdin sendimendu haundikoa eta jainkotiarra agertzen zaiku Peio Etxamendi Ezterentzubiko amerikano lehenik eta geroago herriko auzapez egotua.

Ondarrerat ez bait zen ibiltzeko on, badu asko idatzirik.

Izenak eman-eta utzi beharko dugu beste zenbait.

Hala-nola Fudent Arnegitarra, Ortzaizko Amerikanoa, Larralde Eiheralarrekoa eta ere Lasarra.

Otxalde bertsularia Bidarrain sortu zen 1814ean eta han berean hil zen 1897an, baina bitartean ainitz ibilirik eta ainitz bertsu eginik.

Aiherran ilagintzan ikasirik eta han ezkondurik, mugazain edo guarda sartu zen, maiz herriz aldatu, ainitz haur sortu, azkenean Amerika Buenos-Airesetan ere ibili eta itzuli ondoan zahartu arte plazetan eta ferietan berriz kantatzen ibili.

Zorionez kantu zenbait utzi dizkigu idatzirik baina egiazko bertsularia Otxalde.

Bettiri Dibarrart Lapurdiko Jatsun sortua 1838an, Baigorrin elizako xantre eta herriko zapatain geroago.

Sotoko Oporra, Mixelengo zubia, Itsua eta sastrea, eta beste asko kantu ezagunen egilea dugu eta denbora berean plazetan bertsulari on ainitz arrakastatua.

Azkenik Baxenabarren guk ezagutu edo ezagutzen ditugunak izenda ditzagula: horra Meltxor hegoaldetik etorria zena, Zubikoa-Ibarra Bankako baztandarra, dena izpiritu eta zirto, Manex Hiriart Ezterentzubitarra eta Xalbador haundia zenduetan, azken honen obrak eta Odola beti mintzo bait dira oraino, bai eta ere Jean B. Bide bertsuzale eta egile ere zena.